MIN HAU
Egunero irteten naiz gordelekutik,
begiak zabal-zabalik
eta malkoak irentsiz,
beti leku berdinera joateko,
beti gezur berdina esateko,
ahoa irribarre batez apaindua,
"ondo nago" esateko.
Estropezu egiten dut,
egunero,
amildegi batetik eroriko naizen itxaropenarekin.
Ahoa itxita hitz egiten diot munduari,
inoiz norbaitek entzungo nauelakoan,
min itogarri batek inbaditzen nauelako,
bihotzean hazten den min batek,
kanpotik ikusezina,
barrutik jasanezina
sua bezala zabaltzen dena,
baina, hozten nauena,
noiz edo noiz
beteta zegoen lekuan
hautsa,
leku hutsa laga duena.
Kea eta hautsa besterik ez zaizkit gelditzen barnean
beti aurpegi alai baten atzean ezkutatuta.
Noiz edo noiz
zirrikitu bat aurkitu
eta nire barnetik ihes egingo dutenak.
Eta beldur naiz,
barnean gordeta dudan min hau,
min itogarri hau,
pixkanaka,
agertzen hasiko baita.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina