BESTE BEHIN
Goizaldeko seiak, kafe usainak esnatu
nau
Eguna argitu aurretik, manten babespean,
amaren pausu leunak eta lasaigarriak sumatzen ditut.
Irratiaren zurrumurrua, ezkutuan
mar-mar
Bat -batean, isiltasuna ... Nire artegatasuna
Amaren
joan-etorriak?
Zer da?
Estutasuna, larritasuna ...
Ez, ez, dena ondo
Ondo?
BESTE BEHIN, arrotza egiten ez zaidan
keinua bere aurpegian,
irratiari munstro edo mamu
itxuragabe bat balitz moduan so
eginez.
Ate ondoan antzeman nauenean,
begirada galdua nigana zuzendu eta
"BESTE BEHIN" xuxurlatu
du.
Negar malkoak atsekabearen eta
ezintasunaren seinale,
garrasi isila, mingarria
Zergatik?
Eguneroko errutina bilakatu da,
errutina madarikatua.
Neska gazte baten hilotza
maleta batean zatituta, kiskalita
deslai, izenik gabe...
Pabiloi huts eta bakarti batean.
Ez du gorputz-adarrik
Ezagutezina!
Nor da?
Inork ez daki ...
BESTE BEHIN ...
Gaizkileak ondo egin du bere lana,
ez du arrastorik utzi.
BESTE BEHIN ...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina