2019(e)ko urtarrilaren 20(a), igandea

BIKIA

BIKIA


Zaila da mundu honetan
zu bezalako beste pertsona bat egonda
izen bat edukitzea,
munduak ZURE ahotsa entzutea,
beti izango zara bestearen bikia.
Ez dakit bakarra izango naizen
edo berak berdina pentsatzen duen,
baina gorroto dut,
nire bizitza lehiaketa konstante,
amaiezin,
nekagarri bat bihurtu da,
non besteak baino ozenago hitz egin behar dudan
horrela agian,
egunen batean,
munduak nire ahotsa entzungo du.
Baina, sentitzen dut
lehiaketa honetan,
ez dela inoiz amaierarik egongo,
hildakoan ere bikia izango naizela,
hilobian ere bien izenak jarriko dituztela,
munduaren beste aldean egon arren,
bere bikia izango naizela
eta inork ez nauela pertsona bakar bat bezala gogoratuko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina