Non est
salus nisi in fuga
Agintari
anker eta bihozgabeen atzaparretan
boteretsuen
neurrigabeko anbizio berekoian
talde
armatu basatiak
armen
danbada nonahi.
Baliabide
naturalen ustiapen neurrigabea
koltan meategien
kontrola eta espoliazioa
multinazional
eta bezeroen desirak asetzea
herriaren
sarraskia, ekosistemaren suntsipena.
Aberastasunaren
truke, indarkeria
heriotza,
emakumeen bortxaketa,
haur-soldaduak,
gosetea,
gaixotasunak
eta pobrezia.
Kongotik Kamerunera, Kamerunetik Senegalera
Senegaletik
Algeriara, Algeriatik Marokora.
Hamar
urtez erromes, ihesean, dena galduta.
Atzean,
heriotza; aurrean, itxaropena.
Gosez, jende apalaren eskuzabaltasuna
ezer
gutxi zeukan familia umilarena,
ogi puska
ahora zeraman andre harena
ahotik
atera eta niri luzatu zidanarena.
Lagunari
eman nion auzoko baten telefonoa
hilez
gero, aitari jakinarazteko jazotakoa.
Amak ez
zukeen jakin behar gertatutakoa
ezin
eramango baitzuen agurraren nahigabea.
Ceuta gertuan,
beste ertzean
hesiak,
alanbre arantzadunak mugaldean.
Flotagailuak
eta hegalak olioz igurtzitako gorpuan
hil edo
bizi igerian, Ceutarako bidean.
68, 5 milioi errefuxiatu munduan!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina