IZOTZAREN USAINA
Izotzak suari
begiratu zion
zure soaren indarraz,
putz egin zion,
adats gorrixka deslaituz,
eta amore eman zuen erraz.
Beroa baino gehiago nahi zuen suak,
eta laztan berrien bila abiatu zen
ihintza eta elurrezko
urruneko begi hotzetara.
Haize beroa irten zen hotzaren bila,
besterik nahi ez zuenez
iparra aurkitzea baino.
Nire hegoa joan zen zure ipar bila,
besterik nahi ez nuenez
zu sentitzea baino.
Eta zure hotzak hartu ninduen
burutik oinetaraino.
Eta nik,
nik nahiago izan nuen zure izotza
beste edozein su epel baino.
Orain, suak oroitzen du
izotzaren usaina
nola laztanez erre zion azala.
Baina suak ezin zuen
inguruan geratu,
korapilatzen jarraitu,
eta orain
kea bakarrik gelditzen da.
Ez dago haizerik haize bila,
gelditu dira,
eta inor ez da konturatu.
Nire hegoak ez dakusa zure iparra,
aldendu dira,
eta inor ez da konturatu.
Izotza oroitzapen izatera kondenatuta dago,
eta horrela izan bedi luzaroan.
Ezin baitu suak izotza maitatu,
ertzak laztandu,
minik hartu gabe.
Ezin baitu hegoak iparra jarraitu,
bidean galdu gabe.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina