2018(e)ko azaroaren 21(a), asteazkena

Nire ametsak




NIRE AMETSAK

Gauzatxo bat eskatu behar dizut,
ez dakit zihur emango didazunik
baina saiatu beharko naiz 
denaalde batera ez uzteagatik.

Dakizunez oso hotza naiz
gau iluna bezala,
egunetan aldiz,
Eguzkia baino distiratsua naiz,
baina gehienetan oso bipolarra naiz,
hemen izaten dugun denbora bezala.

Eskatu nahi dizudana, zera da,
nire familiari osasuna ematea,
eta lagunei aldiz, zoriontasuna, 
nik ez dut asko nahi,
etorkizun on bat izatea besterik ez.

Badakit gehiegi eskatzen ari naizela,
baina eskatu dizudan gauzetatik, 
bi betetzen badizkidazu,
asko poztuko nintzateke,
haiek osasuntsu eta zoriontsu izatea da,
nire ametsik handiena.

Gainera, ez naiz pertsona txar bat,
bihotz onekoa baizik, ez gehienak bezala,
nahiz eta ikasketetan alferra izan,
asko ahalegintzen naiz gainditzeko,
baina askotan, 
gehiegi kostatzen zait aurrera egitea.

Nire bizitzaz ez naiz bat ere kexatzen,
oraindik familiakoek ondo daude,
eta behar ditudan lagunak,
 nire ondoan jarraitzen dute,
onerako eta txarrerako,
nahiz eta batzuetan oso jasangaitza bihurtu.

Ikusten duzunez,
nire ametsak nahiz eta asko izan,
ez dira ezinezkoak,
baina badakit, azkenean, 
tragedia asko gertatuko direla,
eta gure bizitzari dagokionez
oso giro handiak emango ditugula,
baina gure ordua heldu baino lehen,
ondo dakit,
bizitza topean aprobetxatuko dudala.


Erlazionatutako irudia

2018(e)ko azaroaren 20(a), asteartea

NON DAGO IRTEERAKO ATEA?

Non dago irteerako atea?

Haizearengatik bizarra deslai,
eta bihotza ere bai
izotzak zuritutako bazterretan zehar.

Badator hotza 
eta airean zintzilik geratzen da mundua
haizeak izoztuta bezala.

Zerua azul dago hodeirik ez dagoenez,
baina etorriko dira hodeiak astiro kuku egitera,
gu agurtzera,
eta guztia zuri bihurtuko dute berriz,
eta goizeko isiltasunak,
lasaitasuna sentiarazi beharrean,
ospitaleko itxarongelek bezala,
goragalea piztuko diote.

Bazterrak zuri,
zerua azul,
eta sudurra gorri dauka
goizeko haizeak erre diolako laztan maltzurrez
eta eskuak more, hotzaren hotzez,
zulatutako eskularruen azpian.

Zulatutako eskularruen azpian
eskuak more, hotzaren hotzez,
eta sudurra gorri dauka,
eta bere kolore ilunez
eta usain mikatzez
zuritasun urdin
urdintasun zuri honetan zulo,
zulo beltz bat,
zulatutako zulo bat
besterik ez da bera.

Higuinez begiratzen dio aurreko pareta zuritik gizon dotore batek
usteldutako zerbait
(Norbait? Auskalo)
ikusi izan balu bezala
eta bertatik segituan ospa egiteko esan dio.
"Ez dakit zelan."
erantzun dio serio gizon dotoreari,
hori baita egia hutsa.

Inoiz gutxitan jakiten du ezer,
inoiz gutxitan sentitzen du ezer
hotzaz besterik.
Beste eskaleren batek agurtzen duenean,
poliziak egurtzen duenean,
hortxe sentitzen du zerbait
(Norbait? Auskalo).
Beste egunetan 
zuloa baino ez da.
Zulo bat
bero-eske
garrasi mutuz.

Eskuak hatsez berotzen saiatu da,
baina hotz jarraitzen dute.

Instant batez
amaren besoetan egon nahiko luke,
eta sutondoan
egurrak erretzean egiten due soinua entzun,
eta ama ikusi
galtzerdi zaharren zuloak josten,
eta jos diezazkiola eskularruak,
eta bero diezazkiola eskuak
bere suak.

Baina haizeak sua itzali du,
eta non geratzen dira amaren besoak
infernu izoztu honetan?

Dardarak ez dio kasik arnasa hartzen uzten,
baina aurreko horma zuriek
entzungo dituztelakoan bere miseriak
zezelka diotso ezerezari:

"Non dago irteerako atea?"


Imagen relacionada



BESTE BEHIN




BESTE BEHIN



Goizaldeko seiak, kafe usainak esnatu nau
Eguna argitu aurretik, manten  babespean,
amaren pausu leunak eta lasaigarriak sumatzen ditut.

Irratiaren zurrumurrua, ezkutuan mar-mar
Bat -batean, isiltasuna ... Nire artegatasuna
Amaren joan-etorriak?
Zer da?

Estutasuna, larritasuna ... 
Ez, ez,  dena ondo
Ondo?

BESTE BEHIN, arrotza egiten ez zaidan
keinua bere aurpegian,
irratiari munstro edo mamu
itxuragabe bat balitz moduan so eginez.          

Ate ondoan antzeman nauenean,
begirada galdua nigana zuzendu eta
"BESTE BEHIN" xuxurlatu du.
 
Negar malkoak atsekabearen eta
ezintasunaren seinale,
garrasi isila, mingarria
Zergatik?

Resultado de imagen de maltrato a la mujerBadakit ama zertaz ari den.
Eguneroko errutina bilakatu da,   
errutina madarikatua.

Neska gazte baten hilotza
maleta batean zatituta, kiskalita
deslai, izenik gabe... 
Pabiloi huts eta bakarti batean.

Ez du gorputz-adarrik
Ezagutezina!
Nor da?

Inork ez daki ...
BESTE BEHIN ...
Gaizkileak  ondo egin du bere lana,     
ez du arrastorik utzi.

BESTE BEHIN ...

MIN HAU



MIN HAU


Egunero irteten naiz gordelekutik,
begiak zabal-zabalik
eta malkoak irentsiz,
beti leku berdinera joateko,
beti gezur berdina esateko,
ahoa irribarre batez apaindua,
"ondo nago" esateko.

Estropezu egiten dut,
egunero,
amildegi batetik eroriko naizen itxaropenarekin.

Ahoa itxita hitz egiten diot munduari,
inoiz norbaitek entzungo nauelakoan,
min itogarri batek inbaditzen nauelako,
bihotzean hazten den min batek,
kanpotik ikusezina,
barrutik jasanezina
sua bezala zabaltzen dena,
baina, hozten nauena,
noiz edo noiz
 beteta zegoen lekuan
hautsa,
leku hutsa laga duena.

Kea eta hautsa besterik ez zaizkit gelditzen barnean
beti aurpegi alai baten atzean ezkutatuta.
Noiz edo noiz
zirrikitu bat aurkitu
eta nire barnetik ihes egingo dutenak.

Eta beldur naiz,
barnean gordeta dudan min hau,
min itogarri hau,
pixkanaka,
agertzen hasiko baita.




BADAKIT EDO EZ DAKIT?

                                     
                                                        BADAKIT EDO EZ DAKIT?
                                              

                                     Zugan jausi naiz,
                                     ikatza bezain beltza 
                                     zulo batean.
                                     Negargure edo eta barregure,
                                     Zer egin nahi dudan? 
                                     Ez dakit edo badakit?
                                     Zerbait sentizen dut espainetan
                                     garratza bezain mingotsa
                                     malkoaren zaporea.
                                     Ez dakit edo badakit?
                                     Egin beharrekoa ez egiteagatik
                                     denboran galduta oroitzeagatik
                                     Ez dakit edo badakit?
                                     Amatxuren laztana eta
                                     ahotsaren goxotasuna eta
                                     maitasuna igertzerakoan
                                     Orain badakit badakit 
                                     egin beharrekoa zein den.