2019(e)ko urtarrilaren 22(a), asteartea

Dana bueltaka dabil,
Nire burua bueltaka,
Ez dakit zer pentsatu,
Dana ondo edo txarto badabil
Ezer gertatu ez balitz bezala egiten dut,
Axola ez balitz bezala
Baina egia esanda mintzen nau
Min ematen dit pentzatzeak
Noiz bait dena amaituko dela
Berriz ere bi ezezagun
 izango garela
Oroitzapen politekin 
Ez dakit zer egin
Negar egin
Barre egin 
Ez dakit 
Soilik dakit asko pentsatu ezkero
Dena zatzara jaurtitzen amaituko nuela
Minduko nauela
Baina hoberena izango da.


J.F

2019(e)ko urtarrilaren 20(a), igandea

Negua, iluntasun sasoia

Iluntasun sasoia, negua
argitasun ongi etorriarena negua,
hotzak bizirik dirau
beroa lo dagoenean
negua.
Negua,
etxean egoteko unea
beheko suen inguruan istorioak kontatzekoa
amamaren pasadizoak entzutekoa
eta aititeren bazkal osteko kantak
aitite-amamen inguruan negua.
Batzutan amorrua
besteetan hori da gure oihua
bagiratu gabe erlojua
berriro dator negua.
Negua gure mamua,
eguraldiaren mendekua
haizearen soinua
heldu zaigu deabrua
negua.
Bizitzaren zikloa amaitu den abisua
edo eta hasiera ematen diogun ordua?
Negua.

Resultado de imagen de gorbea nevado

BIKIA

BIKIA


Zaila da mundu honetan
zu bezalako beste pertsona bat egonda
izen bat edukitzea,
munduak ZURE ahotsa entzutea,
beti izango zara bestearen bikia.
Ez dakit bakarra izango naizen
edo berak berdina pentsatzen duen,
baina gorroto dut,
nire bizitza lehiaketa konstante,
amaiezin,
nekagarri bat bihurtu da,
non besteak baino ozenago hitz egin behar dudan
horrela agian,
egunen batean,
munduak nire ahotsa entzungo du.
Baina, sentitzen dut
lehiaketa honetan,
ez dela inoiz amaierarik egongo,
hildakoan ere bikia izango naizela,
hilobian ere bien izenak jarriko dituztela,
munduaren beste aldean egon arren,
bere bikia izango naizela
eta inork ez nauela pertsona bakar bat bezala gogoratuko.


NON EST SALUS NISI IN FUGA


Non est salus nisi in fuga


Agintari anker eta bihozgabeen atzaparretan
boteretsuen neurrigabeko anbizio berekoian
talde armatu basatiak
armen danbada nonahi.



Baliabide naturalen ustiapen neurrigabea
koltan meategien kontrola eta espoliazioa
multinazional  eta bezeroen desirak asetzea
herriaren sarraskia, ekosistemaren  suntsipena.



Aberastasunaren truke, indarkeria
heriotza, emakumeen bortxaketa,
haur-soldaduak,  gosetea,
gaixotasunak eta pobrezia.



Kongotik  Kamerunera, Kamerunetik Senegalera
Senegaletik Algeriara, Algeriatik Marokora.
Hamar urtez erromes, ihesean, dena galduta.
Atzean, heriotza; aurrean, itxaropena.



Gosez,  jende apalaren eskuzabaltasuna
ezer gutxi zeukan familia umilarena,
ogi puska ahora zeraman andre harena
ahotik atera eta niri luzatu zidanarena.



Lagunari eman nion auzoko baten telefonoa
hilez gero, aitari jakinarazteko jazotakoa.
Amak ez zukeen jakin behar gertatutakoa
ezin eramango baitzuen agurraren nahigabea.



Ceuta gertuan, beste ertzean
hesiak, alanbre arantzadunak mugaldean.
Flotagailuak eta hegalak olioz igurtzitako gorpuan
hil edo bizi igerian, Ceutarako bidean.

68, 5 milioi errefuxiatu munduan!


Resultado de imagen de REFUGIADOS  NADANDO A CEUTA

2019(e)ko urtarrilaren 14(a), astelehena

IZOTZAREN USAINA


IZOTZAREN USAINA


Izotzak suari
begiratu zion
zure soaren indarraz,
putz egin zion,
adats gorrixka deslaituz,
eta amore eman zuen erraz.


Beroa baino gehiago nahi zuen suak,
eta laztan berrien bila abiatu zen
ihintza eta elurrezko
urruneko begi hotzetara.


Haize beroa irten zen hotzaren bila,
besterik nahi ez zuenez
iparra aurkitzea baino.


Nire hegoa joan zen zure ipar bila,
besterik nahi ez nuenez
zu sentitzea baino.


Eta zure hotzak hartu ninduen
burutik oinetaraino.
Eta nik,
nik nahiago izan nuen zure izotza
beste edozein su epel baino.



Orain, suak oroitzen du
izotzaren usaina
nola laztanez erre zion azala.


Baina suak ezin zuen
inguruan geratu,
korapilatzen jarraitu,
eta orain
kea bakarrik gelditzen da.


Ez dago haizerik haize bila,
gelditu dira,
eta inor ez da konturatu.


Nire hegoak ez dakusa zure iparra,
aldendu dira,
eta inor ez da konturatu.



Izotza oroitzapen izatera kondenatuta dago,
eta horrela izan bedi luzaroan.


Ezin baitu suak izotza maitatu,
ertzak laztandu,
minik hartu gabe.

Ezin baitu hegoak iparra jarraitu,
Resultado de imagen de ice and fire paintingesku artean hartu,
bidean galdu gabe.